XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ehun mila libera balio zuen marxandisa ere erosia baikenuen.

Hau dena arin egin zen, nere gizonak ez baitzuen deuseren traturik eztabaidatzen, ez eta kontatzen inoiz; ez zuen ere ezer tokiz aldatzen.

Jokaera hark hamaika burutazio sorrarazten zidan, eta gizon hura aztertzen nuenean, halako aberastasun eta pobreziaren nahastea ikusten nuen haren baitan ez nekiela zer sinetsi.

Baina azkenean isiltasuna hautsiz eta alde batera eramanez esan nion: Jauna, nork ordainduko du guzti hori?

- Nik, erantzun zidan.

Zatoz nere gelara eta ikusiko ditugu altxor neurrigabeak eta monarka handienek inbiria ditzaketen aberastasunak: baina ez, zuk ez duzu inbiriarik pasa beharko nerekin gozatuko dituzu eta.

Jarraiki nintzaion.

Bostgarren estaiara igo ginen, eta handik eskailera batez lau haizetara idekita zegoen seigarrenera, non ez zegoen likore ezberdinez betetako buztinezko bizpahiru dotzena ontzi baizik.

Goizean goiz jaikia nauzu eta lehenik azken hogeitabost urteotan egin dudana egin dut, hau da nere obra bisitatzera joan nauzu.

Ohartu naiz Lurrean den gizonik aberatsena baino aberatsago bilakatu nauen eguna iritsia zela.

Likore gorrixka hori ikusten duzu?

Metalak aldatzeko filosofoek eskatzen dituzten kalitate guztiak betetzen ditu.

Begiratzen ditugun, beren kolorez urrea baina astunez zertxobait eskasago diren bihi horiek, bertatik aterata ditut.

Nicolas Flamel-ek 38 Nicolas Flamel-ek, Parisen 1418.ean hilak, bapatean misterioski dirutza eta fama izugarria lortu zuen uste zelarik harri filosofala ediren zuela. ediren zuen sekretu hau, baina Raimon Lull-ek 39 Raimundus Lulius edo Ramon Lull-ek (1235-1315) garaiko kimikalaririk ospetsuenaren fama zeukan. eta beste miloi batek egunero bilatu zutena neregana iritsi da eta orain zoriontsu sentitzen nauzu argien kide gisara.

Zeruak nahi beza komunikatu dizkidan hainbeste altxor bere loriarako soilik daitezen!

Irten eta jaitsi nintzen, edo hobe esan, eskailera haietarik jaurtiki nuen burua haserrez amorratua, eta utzi nuen hain aberatsa zen gizon hura bere ospitalean.